Bisita gidatua: Flysch beltza

Noiz 2018/05/01
11:30 - 13:00
Non Debako turismo bulegoa
Harremanetarako Izena Geoparkea
Harremanetarako Telefonoa 943192452
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Geoparkeko itsas hondoak eta flysch zaharrena

Ibilaldi harrigarria Geoparkeko itsas hondo zaharrenetan barrena. Debako hondartza bikainean eta itsas pasealekuan egiten den oinezko bisita honek aukera ematen digu, gidari espezializatu baten eskutik, Geoparkeko flysch ezezagunenaren, hau da, Debako flysch beltzaren, sekretuen berri jakiteko. 100 milioi urteko bidaia egingo dugu iraganera, Bizkaiko Golkoa zabaldu zen hasierako garaietara, eta itsaspeko paisaia zoragarria bistaratuko dugu: koralezko arrezife handiak, itsaspeko abaniko sakonak, lurrikarak eta naturaren harribitxi bereziak, hala nola Debako septareak.

Hizkuntza: gazteleraz

Prezioa: 8€ (12 urtetik beherakoentzat: 5€)

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…