Bisita gidatua: Lastur familian

Noiz 2018/10/20
10:30 - 13:30
Non San Nikolas plaza, Lastur
Harremanetarako Izena Geoparkea
Harremanetarako Telefonoa 943192452
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Errota, taloak eta herri-jolasak familia osoarentzat

Gaztetxoenak izango dira abentura honetako protagonistak. Lasturko errota zaharrean artoa eho ondoren, irinaz taloa egiten ikasi eta txistorrarekin jango dute. Jarraian, xarma berezia duen Lasturko plazan elkartu eta euskal jolas tradizionaletan arituko dira: txingak, sokatira, lokotx biltzea, zaku lasterketa… Haurrek zein helduek ongi pasatzeko aukera izango dute.

Prezioa: 15€ (12 urtetik beherakoentzat: 8€)

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…