Bisita gidatua: Marearteko Zabalgunea

Noiz 2018/03/03
10:00 - 13:15
Non Errota Berri landetxea, Sakoneta (Deba)
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943192452
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen

Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean.

Ohar garrantzitsua: ibilbidearen zailtasun maila ertaina-altua da; 3 orduz ibili behar da haitzetan. Gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak (zola ez labaingarria duten oinetako itxiak eta erosoak), bastoiak eta ura eramatea.

Hizkuntza: gazteleraz

Gutxieneko adina: 10 urte

Prezioa: 15€ (12 urtetik beherakoentzat: 8€)

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…