Filma: "Pikadero"

Noiz 2017/12/03
19:00 - 20:30
Non Kultur elkartea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Euskararen eguna

Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin

Egoera ekonomikoaren gatibu, gurasoen habia utzi ezinik dabilen bikote gazte batek arazo larriak ditu gurasoen etxean bikote-eginbideak betetzeko. Elkarrekin lasai egoteko gero eta gogo handiagoz eta hotel bat ordaintzeko dirurik gabe, toki publikoak bilatu behar dituzte elkarrekin egoteko: "txortalekuak". Haien arteko harremana kolokan geldituko da amaitzen ari den ekonomia batetik askatzen saiatzen direnean.