Geoparkeko bisita gidatuak

Noiz 2016/03/12
11:00 - 14:15
Non Errota Berri Landetxea, Sakoneta (Deba)
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943192452
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Marearteko Zabalgunea

Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean.

Ohar garrantzitsua: Marearteko zabalgunea kontu handiz zaindu beharreko ingurua da. Horregatik, gidariaren aginduak jarraitu behar dituzte bisitariek.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…