Ibilaldia: Agiro mendiko altxorrak

Noiz 2018/01/14
08:30 - 15:30
Non Otzarreta gaina
Harremanetarako Izena Xabi
Harremanetarako Telefonoa 646710441
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Endoia eta Arbiskoa artean dago Agiro mendigunea, gehienontzat arrotz. Oinezko irteera honetan bertako ondare eta paisaia oparoa ezagutuko dugu.

  1. Gure arbasoen lantoki izan diren txondor, karobi, elurzulo, basoko txabola, larre eta harrizko paretak ikuskatuko ditugu ibilaldian zehar.
  2. Bisita Astigarragako Kobara (Goltzibar aldean), Joxean Mujika arkeologoaren eskutik. Xumea izanik ere, orain dela gutxi aurkitutako haitzulo honen hormetako arteak Ekaingoaren osagarri dira.

Oharrak

  • Pendizean ohitutako jendearentzat
  • Adina: 12 urtetik gora
  • Norbere kontu:
    • Arropa eta oinetako egokia
    • Linterna edo frontala
    • Elikadura eta ura
  • Jende kopuru mugatua. Urtarrilaren 12rako eman izena 646710441 telefonoan (Xabi).
  • Ibilaldiaren ondoren Aittola-Zarren bazkaltzeko plana. Aurrez konfirmatu.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…