13 idi pare urte berriko 42. idi probatan

2018ko urtarrilaren 2a13 idi pare urte berriko 42. idi probatan

13 izango dira 2018ko idi probatan lehiatuko diren idi pareak. Urtero bezalaxe, Euskal Jolas pilotalekuko probalekuan izango dira norgehiagokak. Urtarrilaren 1ean hasi eta hilaren 8ra bitarte, lau saio izango ditugu.

Atzo eman genien hasiera urte berriko 42. idi probei. Aurten 13 idi pare lehiatuko dira guztira. Lau saio izango ditugu, hilaren 8ra bitarte. Probak Euskal Jolas pilotalekuko probalekuan egingo dira, baita pisaketak ere, frogaren egun berean goizeko 10:00etan. Urtarrilaren 4an, 6an eta 8an, saioak gaueko 9etan hasiko dira. Atzo, ordea, arratsaldeko 7etan hasi ziren Kittopekoekin.

Saioen egutegia

Eguna

Arratsaldez

19:00

Gauez

21:00

Urtarrilak 1

Astelehena

PATXI ILLARRETA (Orereta)

IÑAKI LOPATEGI (Billela)

MENDIOLA (Errezil)

 

Urtarrilak 4

Osteguna

 

LOPIORTU (Erandio)

ARZADUN (Aia)

SIDERERIA ANDRAKAS (Andrakas)

Urtarrilak 6

Larunbata

 

MOTXO (Murueta)

TXOMIN RENTERIA (Bakio)

TXOKOLATE (Errezil)

PATXI ILLARRETA (Orereta)

Urtarrilak 8

Astelehena

 

KAMIÑOKO ERRETEGIA (Murueta)

IÑAKI LOPATEGI (Billela)

OLATZAR (Lezo)