2018ko Euskal Surf Zirkuituko lehen proba Deban jokatuko da

2018ko apirilaren 10a2018ko Euskal Surf Zirkuituko lehen proba Deban jokatuko da

Debak hartuko du aurtengo Euskal Surf Zirkuituko lehen proba aprilaren 21-22ko asteburuan. Txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago apirilaren 18 arte.

Euskal Surf Zirkuituak OPEN sailkapen sistema jarraitzen du; hots, zirkuitu bateratua da, guztiontzat irekia eta bi kategoriatan banatuta: gizonezkoena eta emakumezkoena, hain zuzen. Txapelketa kanporaketa sistema bitartez gauzatuko da, eta 4 proba egingo dira (Deban, Sopelan, Orruan eta Mundakan). Proba bakoitza bi egunekoa izango da (larunbata eta igandea); Mundakakoa izan ezik, egun bakar batean jokatuko baita.

Saio bakoitzean hiru onenek puntuatuko dute, eta Orrua eta Mundakako probatara sailkatzeko, Debako eta Sopelako puntuazioak hartuko dituzte kontuan. Era berean, Sopelan egingo den saioa Euskal Herriko Surf Txapelketa izango da, Euskal Surf Zirkuiturako puntuagarria izango den arren. Proba hau irekia izango da, zirkuituko gainontzekoak bezalaxe; baina sailkatutako lehen euskalduna Euskal Herriko Surf Txapelduna izendatuko dute.

Izena emateko epea txapelketa aurreko asteazkenetan itxiko dute (24:00etan). Interesatuek www.wavescores.net orrialdean eman beharko dute izena eta 35€ ordaindu PAY PAL bitartez. EHSF kanpoko federatuek federatu lizentzia aurkeztu beharko dute.

Datorren asteburuan, apirilaren 21ean eta 22an, emango diogu hasiera txapelketari, Deban. Beraz, apuntatzeko azken eguna datorren asteazkena, hilak 18, izango da.