Administrari laguntzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Turismo Bulegoak

2024ko martxoaren 19aAdministrari laguntzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Turismo Bulegoak

● Lanpostuan izena emateko ezinbesteko baldintzen artean jasoak daude DBH edo eskola graduatua izatea eta hizkuntza maila altua edota aurreratua izatea, bai euskara aldetik baita ingeles zein frantsesean ere. ● Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin behar da eta epe-muga bihar, martxoak 20, izango da.

Debako Turismo Bulegoa langile baten bila dabil eta horretarako pertsona bat kontratatzeko deialdia zabaldu du, turismoko administrari laguntzailearen eginkizunak bete ditzan. 

Izena emateko garaian kontuan hartu beharreko baldintzen artean kokatzen dira, besteak beste, gutxienez, DBH edo eskola graduatua (edo baliokidea dena) izatea eta hizkuntza maila aurreratua izatea, bai euskaraz, zein ingeles eta frantsesez ere. Euskaran, esaterako, C1 maila eraginkortasunez menderatzea eskatzen da, bai irakurketa, idazketa zein ahozko mailan. Ingelesari eta frantsesari dagokionez, gutxienez B2 maila frogatu beharko dute lanpostuan izena ematen dutenek, bai irakurketa, idazketa eta ahozko mailan. 

Lanpostuaren eskaintza aldi baterakoa izango da eta interesa dutenek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean eman beharko dute izena biharko.