Aitor Oñederraren “I said I would never talk about politics" lana Goya sarietarako lehen aukeraketan

2016/10/28
Datozen asteetan jakingo dugu Aitor Oñederraren lana 2017ko Goya saietarako lehian izango den. ZORIONAK!

Espainiako Zinema Akademiak Goya sarien 31. edizioan, animazio, dokumental eta fikzio sailetan, lehiatzeko aukeratu dituzten 26 film laburren izena iragarri berri du. Erakunde horren zuzendaritza batzordeko kideek osatutako talde batek animaziozko zortzi lan, lau dokumental eta fikziozko hamalau film labur aukeratu ditu, hurrengo asteetan Akademiako kideek ikusi eta Goya sarietan zer lan lehiatuko diren aukera dezaten.

Lan horien guztien artean, Aitor Oñederra zinemagile debarraren “I said I would never talk about politics” film laburra dago. Iazko Animadeba animazio zinemaldian izan genuen filme hau ikusteko aukera.

Datozen asteetan jakingo dugu Aitor Oñederraren lana Goya saietarako lehian izango den ala ez, dena dela ZORIONAK!