Anima zaitez eta adierazi zure beldur barik jarrera!

2016ko urriaren 25aAnima zaitez eta adierazi zure beldur barik jarrera!

Debako Beldur Barik lehiaketarako deialdia zabaldu berri du Deba Udaleko berdintasun sailak. Emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten arte adierazpen mota oro onartuko dira. Lehiaketan 12tik 16 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahal dira eta epea azaroaren 9an amaituko da.

BELDUR BARIK LEHIAKETA DEBAN

Aurten ere Deban, Beldur Barik lehiaketa antolatuko dugu. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa.

Parte hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira, baina Debako sarietarako Deban eta Itziarren erroldatutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

Debako sariak:

  1. Kategoriako saria (12-17 urte): 100€

  2. Kategoriako saria (18-26 urte): 100€

Debako sari banaketa azaroaren 20an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan.

Nola parte hartu: Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko dute. Formularioa bete eta bidali ondoren, erantzun automatikoa jasoko dute.

Halere, lehiaketan parte hartzeko betekizun guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. atala), Beldur Barik jarrera! lehiaketako antolatzaileek ez dute lana Beldur Bariken webgunean eta sare sozialetan erakutsiko.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.

Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Berdinsareak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatutakoa eta, bestetik, Debako lehiaketa. Bietan arauak berberak dira.

Aurkezteko epea azaroaren 9an amaitzen da.

Lehiaketa orokorraren sariak:

  • 1. kategoriako saria: 500 €

  • 1. kategoriako aipamen berezia: 300 €

  • 2. kategoriako saria: 500 €

  • 2. kategoriako aipamen berezia: 300 €

  • Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari*: 300 €

  • Herriaren saria*: 300€

Proiektu irabazle guztien epaia jakitera emango da azaroaren 26an, URIBE-KOSTAKO URDULIZ (Bizkaia) udalerrian ospatuko den Beldur Barik topaketan.

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: www.beldurbarik.org edo gurekin harremanetan jarri:

Beldur Barik Deba

Telefonoa: 943 192840 (Yoana- Berdintasun teknikaria)

E-maila: berdintasuna@deba.eus

 

ANIMA ZAITEZ ETA ADIERAZI ZURE BELDUR BARIK JARRERA!!!