Argazki erakusketa berri bat izango da Agirre Jauregian

2015ko irailaren 22aArgazki erakusketa berri bat izango da Agirre Jauregian

Irailaren 25etik hasi eta urriaren 4ra arte, Jose Luis Aperribai eta Juan Ignacio Aizpuruaren eskutik argazki erakusketa berri bat izango dugu Agirre Jauregian. Erakusketa honek "Natura-Bi ikuspegi" du izena, eta bertan, hainbat ingurune erakutsi nahi dizkigute egileek; bakoitzak eskaintzen dituen aukerak ikusleei hurbiltzeko asmoarekin.

Irailaren 25etik hasi eta urriaren 4ra arte, Jose Luis Aperribai eta Juan Ignacio Aizpuruaren eskutik argazki erakusketa berri bat izango dugu Agirre Jauregian.

Erakusketa honek "Natura-Bi ikuspegi" du izena, eta bertan, hainbat ingurune erakutsi nahi dizkigute egileek; bakoitzak eskaintzen dituen aukerak ikusleei hurbiltzeko asmoarekin.

30 argazkik osatutako erakusketa bat da, bi bilduma desberdinetan banatuta. Alde batetik, Jose Luis Aperribaik, 14 argazkitan landare eta loreen gaia lantzen du zuri beltzean. Bestetik, Juan Ignacio Aizpuruak, beste 16 argazkitan loreak koloretan.

Bilduma horien ezaugarri nagusiak kontrastea eta landutako gaiaren sinpletasuna dira. Azken finean, natura ikusteko bi modu. Gai horiei buruzko tonuak kontrastatu eta argazkizaleei aukera desberdinak erakustea da helburua.

Erakusketaren ordutegiari dagokionez, lanegun eta larunbatetan arratsaldez izango dira lanak ikusgai; 6tatik 8etara. Igandetan, aldiz, eguerdiko 12:30tik 14:30era.