ARRI AGUINAGALDEren "Flysch" erakusketa egongo da ikusgai

2015ko abuztuaren 4aARRI AGUINAGALDEren "Flysch" erakusketa egongo da ikusgai

Gaur, hilaren 30ean, Arri Aguinagalderen erakusketa martxan jarriko da Agirre Jauregiko Erakusketa Aretoan. Aguinagalderen lanak, "Flysch" izenburupean, abuztuaren 13ra arte izango ditugu ikusgai.

Arri Aguinagaldek, erakusketaren izenburuak argi erakusten duen bezalaxe, Flyscharen baitan egin dituen lanak ekarri ditu gurera publikoari erakutsi ahal izateko. Erakusketa gaur hasiko da, uztailaren 30ean eta hamabost bat egunez ikusgai izango ditugu Agirre Jauregiko Erakusketa Gelan. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik larunbatera erakusketa zabalik egongo da 18:00-20:00 bitartean. Igande eta jaiegunetan, berriz, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 bitartean.