Arte Eskolak 2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du

2017ko maiatzaren 16aArte Eskolak 2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du

2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalik da Arte Eskolan. Harlanketa, zurlanketa, zeramika, brontze galdaketa artistikoa edota grabatu kalkografikoa bezalako espezialitateak landu daitezke bertan.

Zabalik da Debako Arte Eskolan 2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea. Zentro honetan artisauak trebatzen dituzte hainbat espezialitatetan, betiere, artisautza eta tradizioak berrituz eta diseinu berriak landuz. Arte Eskolak eskaintzen dituen ikastaroen artean harlanketa, zurlanketa, zeramika, grabatu kalkografikoa eta brontze galdaketa artistikoa daude.

Ikastaro hauek lanbide bat ikasi eta autonomo gisa lan egin nahi dutenei zuzenduta daude. Izan ere, Debako Arte Eskolako ikasgelak mota ezberdinetako ikaslez osatuta daude; bertan topa ditzakegu ikasle gazte nahiz helduak, langabezian daudenak, Arte Ederrak ikasi nahi dutenak edo jada ikasi dutenak eta beren ikasketa teorikoak era praktikoan osatu nahi dituztenak, besteren artean. Azken finean, artisautza lanbidea bokazio profesional moduan ikusten duten guztiei zuzenduta daude ikastaro hauek.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi debarte@debarte.net helbidera edo deitu 943 191 804 telefonora.