ARTE ESKOLAREN UDAKO IKASTAROAK ABIAN DIRA

2016ko apirilaren 15aARTE ESKOLAREN UDAKO IKASTAROAK ABIAN DIRA

Zabalik da Arte Eskolak udararako antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Ekainean, litografiako bi hastapen ikastaro emango dira Eskolan eta uztailan zehar hainbat tailerretan parte hartzeko aukera eskainiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 19 18 04 telefonora edo sartu www.debarte.net web orrira.

Arte Eskolak aurtengo udararako ere hainbat ikastaro antolatu ditu. Horien artean, litografiako bi hastapen ikastaro ditu programatuta ekainerako eta litografia, serigrafia eta grabatu kalkografiako tailerrak, berriz, uztailerako.

Uztaileko tailerrekin hasi aurretik, litografiako hastapen ikastaroak egongo dira ekainean. Lehena, maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean izango da; eta bigarrena, aldiz, ekainaren 6tik 10era. Klaseak arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean emango dira, Iñaki Rifaterra Santamariaren eskutik. Ikastaroa doakoa izango da baina izena emateko beharrezkoa izango da CV eta motibazio gutuna maiatzaren 20a baino lehen bidaltzea (lehen ikastaroaren kasurako) eta maiatzaren 27a aurretik (bigarrenerako). Partehartzaileek litografiako funtzionamenduan eta oinarrizko prozeduretan lehen urratsak egiteko aukera izango dute, eta makineria eta tresna bereziak erabiltzen hasiko dira.

Bestetik, uztaileko hilabetean zehar hainbat tailer eskainiko dira; hala nola, grabatu kalkografia, serigrafia eta litografia lantegiak. Tailer hauek 150 €-ko prezioa dute eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da, CV eta motibazio gutuna ekainaren 17a baino lehen bidaliz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 19 18 04 telefonora edo kontsultatu www.debarte.net web orrian.

Oharra: Litografia eta serigrafiako ikastaroetarako derrigorrezkoa izango da disolbatzaileentzat maskarak ekartzea.