XLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez

2016ko irailaren 10aXLVII. Kale margo sariketan aurkeztutako lanak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira ikusgai astebetez

Eguraldia lagun, beste urte batez ospatu dugu gaur Udalak, Cárdenas fundazioaren eta Haitz-haundi elkarte artistikoaren laguntzarekin, antolatu ohi duen margo lehiaketa. 47. urteurren honetan 13 lan aurkeztu dira eta horietatik 8 izan dira sarituak. Lanak astebetez egongo dira ikusgai erakusketa gelan, irailaren 11tik 18ra hain zuzen ere.

Jatorri ezberdineko 13 margolari hurbildu dira gaur Agirre jauregira euren mihisei zigilua jartzera, guztiak ere helburu bakarrarekin: XLVII. Kaleko margo lehiaketan parte hartzea eta Debako udalerriaren esentzia jasoko zuen margolana ordubiak baino lehen amaitzea.

Aurtengo epaimahikideak Ana Salegi, Juan Luis Baroja Collet, José Agustín Larrañaga, José Luis Aperribai, Miren Esnal eta Javier Cárdenas izan dira eta aho batez, honako sari hauek ematea erabaki dute:

  • 1go saria 600€ - Juan Carlos Aresti (Bilbo)
  • 2. saria 450€ - Esteban Oroz (Eibar)
  • 3. saria 300€ - Udane Juaristi (Azkoitia)
  • Saritu gabeko herriko lehen klasifikatua 200€ - Isabel Aberasturi (Deba)

Cárdenas Fundazioak eskainitako sari bereziak:

  • 4. saria 200€ - Felix Flamarique (Iruñea)
  • "Mª Esperanza Chávarri Saria" akuarelarik onena 300€ - Francisco Perez (Eibar)
  • "Blanca Vilallonga Saria" Itsasoa gaitzat duen margolanik onena 300€ - Juan Berrozpe (Donostia)
  • Itsasoa gaitzat duen bigarren margolanik onena saritu duen sari berezia 150 € - Carlota Ríos (Madrid)

Debako Udalak lau sari eman ohi ditu eta Cárdenas fundazioak beste lau. Aurten guztira 2.500 € banatu dira 8 saritan. Saritutako lanen artean lehen saria eta herriko saritua Udalaren jabetzan geldituko dira eta María Esperanza Chávarri eta Marqués de Prado Ameno sari bereziak, berriz, Cárdenas fundazioarenetan. Azken sari honen kasuan, 21 urtetik beherako margolaririk aurkeztu ez denez, saria itsasoa gaitzat duen bigarren margolanik onenari ematea erabaki du epaimahaiak.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Agirre Jauregian egongo dira ikusgai irailaren 11tik 18ra eta lanak erosteko aukera ere izango da. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa; larunbatean, 12:00-14:00 bitartean eta 18:00-20:00 artean. Igandetan berriz, eguerdiko12:00etatik 14:00etara.