Aurtengo AnimaDeba animazio zinemaldian Aitor Oñederraren laburmetraia izango da ikusgai

2015ko abenduaren 16aAurtengo AnimaDeba animazio zinemaldian Aitor Oñederraren laburmetraia izango da ikusgai

Debako VIII. animazio zinemaldiari hasiera emateko Debako Wildbeach taldearen ikuskizun audiobisuala izango da Maxi tabernan. Abenduaren 27tik 30era bitartean, Agirre Jauregiko ispiluen gelan animazio filmeak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste Aitor Oñederra debarraren "I said I would never talk about politics" laburmetraia. Abenduaren 30ean, gortina lehiaketako sari banaketa egingo da eta ondoren animazio tailerrean egindako lana aurkeztuko da eta ekitaldiari amaiera emateko gaztetxean Bett Morgenen "Cobain montage of heck" luzemetraia izango da ikusgai.

AnimaDeba 2015eko egitaraua:

Abenduak 26:

24:00etan:  WILD BEACH, Joseba Etxeberria eta Patxi Suinagaren ikuskizun audiobisuala Maxi tabernan

Abenduak 27:

19:00etan: "I said would never talk about politics" Aitor Oñederra, 2015, Euskal Herria . 10'31"

Abenduak 28:

17:00etan: "Tom txiki eta ispilu magikoa" Ernesto Padrón, 2014, Espainia/Kuba. 73' (euskaraz)

19:00etan: "Pos eso", Samuel Ortí Martí (Aka Sam), 2014, Espainia. 81' (gazteleraz)

Abenduak 29:

17:00etan: "Yoko eta bere lagunak" Iñigo Berasategi, Juanjo Elordi, Rishat Gilmetdinov, 2015, Euskal Herria. 80' (euskaraz)

19:00etan: "Amore d'invierno" Isabel Herguera, 2015, Espainia/Italia. 8'

19:15etan: "El ilusionista", Sylvain Chomet, 2012, Frantzia. 76' (gazteleraz)

Abenduak 30:

10:00etan: Gortina lehiaketa

Ondoren amimazio tailerrean egindako lana proiektatuko da.

22:00etan "Cobain montage of heck", Bett Morgen, 2015, EEUU. Gaztetxean (ingelesez eta azpitituluak gazteleraz)

Zinemaldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu www.animadeba.com web gunean