Aurtengo udan, Josette Dacostaren arte-erakusketa izango dugu Santa Maria elizako klaustroan

2018ko ekainaren 28aAurtengo udan, Josette Dacostaren arte-erakusketa izango dugu Santa Maria elizako klaustroan

"Etxalde baten omenez" izenburupean, Josette Dacostaren lanak ikusgai izango dira uztailean eta abuztuan. Debako erakusketa artistikoaren XIV. edizioaren inaugurazio ekitaldia larunbatean izango da, 13:00ean, Santa Maria elizako klaustroan.