BADATOZ KOLOREZ BLAI UDALEKUAK!

2016ko maiatzaren 13aBADATOZ KOLOREZ BLAI UDALEKUAK!

Deban eta Itziarren Kolorez Blai udalekuak izango ditugu uztailean zehar. Izen-ematea maiatzaren 9tik 20ra bitartean egin beharko da. Informazio gehiagorako deitu 943 19 13 83 telefonora edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.

Aurten ere KOLOREZ BLAI udaleku irekiak izango ditugu Deban eta Itziarren, Kolore Anitz aisialdi taldearen eskutik. Bi txanda egongo dira: lehenengoa, uztailaren 4tik 15era; eta bigarrena, uztailaren 18tik 29ra. Aurreko urteetan bezalaxe, udalekuak goizez izango dira; astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00era.

Lehenengo txandan HH5, LH1 eta LH2ko haurrek hartuko dute parte; hau da, 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaio direnek. Bigarrenean, berriz, LH 3-4-5-6koak (2007-2006-2005-2004 urteetan jaiotakoak) izango dira protagonistak.

Kolorez blai udalekuetan izena emateko epea datorren astelehenean, maiatzaren 9an, irekiko da. Interesatuek pare bat aste izango dituzte haurrak udaleku irekietan apuntatzeko; izan ere, izen-emate epea hilaren 20an bukatuko da. Plazak mugatuak dira; beraz, plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Hala ere, zozketa horretan herritarrek lehentasuna izango dute. Onartuen zerrenda ekainaren 5ean jakinaraziko da eta onartuak izan ez direnei dirua itzuliko zaie.

Izen-ematea behin betikoa izan dadin, izen-emate fitxa bete eta ordainagiriarekin batera Zuhatzan (Ifar kale 12) entregatu beharko da honako ordutegian:

  • Astelehen eta asteazkenetan: 18:00-20:00

  • Astearte, ostegun eta ostiraletan: 9:00-11:00

Uztailaren 1ean gurasoentzako bilera bat egingo da Itziarko Apaiz etxean arratsaldeko 17:30ean eta Debako Udaletxeko Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Kolore Anitz aisialdi taldearekin 943 19 13 83 telefonoan edo koloreanitz@gmail.com helbidean.