BELDUR BARIK 2017

2017/11/01
2017ko Beldur Barik lehiaketa bikoitza martxan da dagoeneko. Emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea du helburu. 12-26 urte bitarteko parte-hartzaileek azaroaren 13a baino lehen bete eta bidali beharko dute formularioa.

Beldur Barik lehiaketaren beste edizio bat antolatu dugu Deban. Urtero bezalaxe, lehiaketa honen helburu nagusia emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea izango da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Beste era batera esanda, parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta errespetuzko harreman libre, parekide, dibertso eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa.

Lehiaketa bikoitza izango da; alde batetik, Berdinsareak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatutakoa eta, bestetik, Debako lehiaketa. Bietarako arauak berdinak izango dira.

Beldur Barik 2017 lehiaketarako oinarriak

Lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahal izango dira eta parte hartzeko www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko dute, aldez aurretik ikus-entzunezko plataformara igotako bideoaren esteka bertan adieraziz.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.

Formularioa bete eta bidali ondoren, erantzun automatikoa bidaliko zaie parte-hartzaileei, euren eskaera jaso dugula baieztatzeko. Hala eta guztiz ere, lehiaketan parte hartzeko betekizun guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. atala), Beldur Barik jarrera! lehiaketako antolatzaileek ez dute lana Beldur Barik webgunean eta sare sozialetan erakutsiko.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 13an amaituko da eta honako sari hauek izango dira jokoan.

Debako lehiaketaren sariak Lehiaketa orokorraren sariak

  1. kategoriako saria (12-17 urte): 100€

  2. kategoriako saria (18-26 urte): 100€

 

 

*Deban eta Itziarren erroldatutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

1. kategoriako saria: 500 €

1. kategoriako aipamen berezia: 300 €

2. kategoriako saria: 500 €

2. kategoriako aipamen berezia: 300 €

Ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria: 300 €

Parte hartzeari saria: 300€

Debako sari banaketa azaroaren 24an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan. Proiektu irabazle guztien epaia, aldiz, abenduaren 2an emango da jakitera, Eibarren ospatuko den Beldur Barik topaketan.

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: www.beldurbarik.org webgunean.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

  • Beldur Barik Deba
  • Telefonoa: 943 192840

(Yoana- Berdintasun teknikaria)