Beldur barik jarrera partekatu!

2018ko urriaren 12aBeldur barik jarrera partekatu!

Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko Beldur Barik lehiaketa martxan da. Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria matxista prebenitzeko asmoarekin. Aurtengo edizioko leloa "Beldur barik jarrera partekatu" izango da, sare sozialei erreferentzia eginez, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa zabaltzeko.

Parte hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira, baina Debako sarietarako Deban eta Itziarren erroldatutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

Debako sariak:

  1. Kategoriako saria (12-17 urte): 100€

  2. Kategoriako saria (18-26 urte): 100€

 Lanak aurkezteko epea azaroaren 9an amaitzen da.

Debako sari banaketa azaroaren 23ean izango da, ostiralean, arratsaldeko 18:30etan, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan.

Lehiaketako oinarriak ikusteko klikatu hemen.

Animatu eta Parte hartu!!!