Bernhard Marx organo-jolearen kontzertua hartuko du Santa Maria elizak urrian

2017/10/11
Emanaldia hilaren 13an izango da, arratsaldeko 8etan, Debako Santa Maria Elizan.

Urtero egin ohi den bezala, aurtengo udazkeneko programan ere barneratu du Udalak organo kontzertua. Oraingo honetan, Bernhard Marx alemaniarra izango da urriaren 13ko arratsaldea girotzeaz arduratuko den organista, kontzertua 20:00etan izango baita Debako Santa Maria Elizan.

Bernhard Marxek Engelbert Kesslerrekin hasi zuen bere musika-formakuntza St Wendelen (Saarland) eta Friburgoko Saarbrücken eta Parisko Sorbona unibertsitatetan egin zituen musikologia ikasketak.

1972tik Friburgoko Johanneskirche elizako organista titularra da, bai eta hiri bereko Pedagogi Akademiako organo irakaslea ere. 1979/1980 ikasturtean Rottemburgen (Alemania) dagoen Musika sakratuko Goi Kontserbatorioko organo irakasle izendatu zuten eta 1987an Friburgoko artzapezpikuko Organo Ikuskatzaile izendatua izan zen. 1997tik, Musika Sakratuaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artisikoa da San Blasieneko abadetxe zaharrean, baita herri bereko Nazioarteko Organo Lehiaketaren sortzailea ere.

Kontzertuaren kritikek Bernhard Marxen birtuosismoa, ikerketa musikologikoan inspiratutako interpretazioekiko fideltasuna eta bere erregistro adierazgarriak nabarmentzen dituzte.

Programa ikusi ahal izateko, egin klik hemen.