Deba 100 hitzetan, IV. literatur lehiaketa

2017/09/12
Debako Udalak IV. literatur lehiaketa antolatu du, Cardenas fundazioarekin elkarlanean. Aurten, parte hartzaileek Deba eta Mutriku arteko zubi zaharrarekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte. Idatziak turismo bulegoan entregatu beharko dira 2017ko urriaren 15a baino lehen.

Debako Udalak duela hilabete batzuk argitaratu zituen Deba 100 hitzetan lehiaketarako oinarriak. Cardenas fundazioaren laguntzarekin antolatu ohi duen literatur lehiaketa da eta izenak berak adierazten duen moduan, parte hartzaileek 100 hitz baino gutxiagoko lanak aurkeztu beharko dituzte.

Edonork har dezake parte lehiaketan, euskaraz zein gazteleraz, eta idatzien gaiak Deba eta Mutriku arteko zubiarekin zerikusia izan beharko du. Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izango eta turismo bulegoan entregatu beharko dira, paperean edo euskarri informatikoan, 2017ko urriaren 15a baino lehen.

Bi sari egongo dira hizkuntza bakoitzeko; 500 eta 200 eurokoak, hurrenez hurren. Kultura zinegotziak izendatuko ditu epaimahaikideak eta hauen erabakia apelaezina izango da.

Aurkezten diren lan guztiak Debako Udalaren eta Cardenas Fundazioaren eskuetan geratuko dira, baita hauen erreprodukzio eta hedapen eskubideak ere.

Lehiaketarako oinarriak ikusteko egin klik hemen.