Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean

2016ko abuztuaren 30aDeba eta Zumaia arteko tren zerbitzua autobusez egingo da abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean

Abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean, biak barne, autobusez egingo dira Zumaia eta Deba arteko bidaiak, trenbide sarean egingo diren konponketa batzuk direla-eta. Informazio gehiago 902 543 210 telefonoan edo www.euskotren.eus helbidean.

Bi aste hauetan zehar, tren zerbitzua etengo da Deba eta Zumaia artean eta bi herrien arteko bidaia autobusez egingo da, Euskotrenek adierazi duenez.

TRENAK BILBO-DONOSTIA
Bidaiariek Deban trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa, honek Zumaiaraino eramango ditu eta han berriro trena hartuko dute. Geralekua geltokiaren ondoan kokatuta egongo da.

TRENAK DONOSTIA-BILBO
Garraio aldaketa Zumaian egingo da. Autobusak bidaiariak Debaraino eramango ditu berriro ere trena hartzeko. Zumaiako geralekua geltokiaren ondoan kokatuta egongo da.

Arroatik bidaiatu nahi dutenek autobus zerbitzua ere izango dute eta 634 EN-eko autobus geralekuan egongo da.

Ibilbideen garraio aldaketa dela eta, bidaiak 15 edo 25 minutu arteko atzerapena izan dezake, hori dela eta, bidaiariei kontuan izatea eskatzen zaie helmugara garaiz iristeko.

Tokia eta segurtasun arazoak direla eta, autobusean ezin izango da txakurrekin bidaiatu eta bizikletak eta bestelako bolumen handiko tresnak sartzea baldintzatu egingo da egoera egokiak eman arte (edukiera, etab.)

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.