DEBABARRENEKO MANKOMUNITATEAK HIRI HONDAKINEN ZERBITZURAKO OFIZIAL GIDARI ETA PEOI ESPEZIALISTAK KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU

2016/03/25
Debabarreneko Mankomunitateak hiri hondakinen zerbitzurako bi ofizial gidari eta bi peoi espezialista kontratatzeko deialdia eta oinarriak onartu ditu. Plaza hauek oposizio-lehiaketa irekiaren bitartez hornituko ditu, aldi baterako interinitatea lan-kontratuaren modalitatepean.

Debabarreneko Mankomunitateak aurkeztutako kronogramaren arabera, bosgarren edukiontzi sistema 2016ko uztailaren 1ean jarriko da martxan Deban eta Mutrikun. Honen harira, sistema aurrera eraman ahal izateko, Mankomunitateak lan-kontratu berriak egin behar direla aurreikusi du. Honela, hiri hondakinen zerbitzuko bi ofizial gidari eta bi peoi espezialista kontratatzeko deialdia eta oinarriak onartu ditu.

Lan eskaintza hauek martxoaren 18an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta interesatuek 10 laneguneko epea izango dute eskaera egiteko, argitalpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Plaza hauek oposizio-lehiaketa irekiaren bitartez hornituko dira, aldi baterako interinitate kontratazio modalitatepean.

Ofizial gidarien deialdiaren helburu nagusia Mankomunitatean sortu diren hutsuneak betetzea da; eta peoi espezialisten lanpostuek, aldiz, gaueko txandako hiri hondakinen zerbitzua bete beharko dute.

Hauetaz gain, kale garbiketa zerbitzuko peoi espezialista plaza bat ere onartu du Debabarreneko Mankomunitateak. Plaza hau Mutrikuko udalerriari esleituko zaio eta kontratazioa aurreko bien modu berean gauzatuko da.

Lan eskaintza hauen oinarri zein eskaera-orriak www.debabarrena.eus webgunean eskuratu daitezke.