Debako Euskaraldia egitasmoaren inguruko informazio guztia, Facebook orrialde berrian

2018ko apirilaren 20aDebako Euskaraldia egitasmoaren inguruko informazio guztia, Facebook orrialde berrian

Debak bat egin du Euskaraldiarekin, eta egitasmoaren inguruko informazio guztia Debako Euskaraldia izeneko Facebook orrialdean argitaratuko da hemendik aurrera.

EUSKARALDIA euskaldunon hizkuntza ohiturak astintzera datorren egitasmoa da. Euskal Herri osoan abiatuko da, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez. Debako Udalbatzak behin betiko onartu zuen otsailaren 27ko ez-ohiko bilkuran Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena, eta herriko euskara eragileek ere (ikastetxeek, guraso elkarteek, euskaltegiak, euskara elkarteak, herritar partikularrek) egitasmoarekin bat egiteko konpromisoa hartu dute.

Debako Euskaraldiak Facebook orrialde berria sortu du, eta hemendik aurrera, ekimenaren inguruko informazio guztia sare sozial horren bitartez zabalduko du. Hortaz, orrialdea atsegitera gonbidatzen zaituztegu; modu horretan, ez duzue Euskaraldiaren berririk galduko!