Debako hiru haur-parkeen berrikuntza lanak martxan dira

2017ko otsailaren 1aDebako hiru haur-parkeen berrikuntza lanak martxan dira

Urbabil 2000 S.L. enpresa hasi da Deban dauden hiru haur-parkeen berrikuntza lanetan. Hauek itxita egongo dira lanek irauten duten bitartean eta proiektuaren kostua 120.000 €-koa izango da.

Hasierako aurreikuspenetatik aste batzuetako atzerapena daramagun arren, Urbabil 2000 S.L. enpresak ekin die Deban dauden hiru haur-parkeen berrikuntza lanei.

Debako Udalak 119.994 €-ko kopurarengatik esleitu duen proiektu honen lanek “gehienez sei aste” iraungo dute. Hori dela eta,  herritarrek Calbeton Zumardian eta Osio eta Mogel kaleetan berritutako parkeez gozatzeko aukera izango dute “martxoaren hasiera edo erdialderako”.

Behin proiektua exekutatzen hasita, Debako Udalak aurrez eskerrak eman nahi ditu “herritarren ulermen eta pazientziarengatik”. Izan ere, obrak irauten duen bitartean, hiru parkeak itxita egongo dira beren birmoldaketarako.