Debako Udal Musika eta Dantza Eskolak 2018/2019 ikasturterako matrikulazio prozesua hasi du

2018ko apirilaren 17aDebako Udal Musika eta Dantza Eskolak 2018/2019 ikasturterako matrikulazio prozesua hasi du

Datorren ikasturterako matrikulazio epea zabaldu aurretik, ordea, musika eskolako irakasgairen batekin jarraitu nahi ez dutenak zenbat izango diren jakin nahiko luke zuzendaritza taldeak. Horrexegatik, baja eman nahi duen orok baja-orria bete beharko du maiatzaren 4a baino lehen.

2018/2019 ikasturterako matrikulazio prozesua prestatzen dabiltz Debako udal musika eta dantza eskolan. Baina, aurrez, datorren ikasturtean jarraituko ez dutenak zenbat izango diren jakin nahi dute. Beraz, datorren ikasturterako irakasgairen batekin jarraitu nahi ez dutenek, baja-orria bete eta idazkaritzan entregatu beharko dute 2018ko maiatzaren 4a baino lehen.

Deba Musikalen barne arautegiaren arabera, ezinbesteko arrazoiak salbuespen, ez dira epez kanpo entregatutako baja-orriak onartuko. Hori horrela izanik, maiatzaren 4a aurretik baja-orririk aurkeztu ezean, datorren ikasturterako matrikula automatikoki berrituko da.

Bestalde, iaz aukeratutako instrumentua ikasteko aukerarik izan ez dutenek, eta hortaz, aurten beste intrumentu bat ikasi behar izan dutenek, nahi izanez gero aldaketa eska dezakete. Horretarako, idazkaritzan instrumentu-aldaketa orria bete beharko dute.