Debako udalak 2015eko udarako kultur gida atera du
2015ko uztailaren 11aAte joka datorkigu uda, berotzea nahi baino gehiago kostatzen ari zaion arren. Baina iritsiko da, gozo-gozo iritsiko diren bezala aurten ere udarako prestatutako ekimenak. Ekimen anitzak, kulturazkoak, kiroletakoak, denbora pasakoak ... Herriko txoko desberdinetan, herriko erakunde eta elkarte desberdinek antolatuak, herritar guztien gozamenerako.
Udalak etxe guztietara uda honetako kultur gida banatu du, eta jada atzo hasi zen lehenengo ekimena, San Juan bezpera ospatzeko Foruen Plazan egindako su eta akelarrearekin.
Gida honek, ekainetik irailera arteko denboraldian gure herriak izango duen eskaintza zabala jasotzen du, musika, kirol, dantza, zinema edota aisialdirako plan ezinhobeekin; horien artean, aurten ere Plaza Zaharreko iturri ondoan ospatuko dira ekintzetako batzuk.