Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman dio 2016ko aurrekontu orokorrari

2016ko martxoaren 3aDebako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman dio 2016ko aurrekontu orokorrari

Debako Udalbatzak atzo behin behinekoz onartu zuen 2016rako aurrekontua, guztira 7.428.780 euro, 2015ean baino % 5,14 gehiago. Aurrekontu espedientea herritarrentzat aztergai dago udaletxeko idazkaritzan, Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu eta 15 lanegunetako epean inolako erreklamaziorik ez bada aurrekontua behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.