Debako Udalak eta Cárdenas fundazioak III. literatur lehiaketa antolatu dute

2016ko urriaren 1aDebako Udalak eta Cárdenas fundazioak III. literatur lehiaketa antolatu dute

“III. Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketa antolatu du aurten Debako Udalak Cárdenas Fundazioarekin batera. Oraingoan Debako Santa Katalinarekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte partehartzaileek. Hauek turismo bulegoan entregatu beharko dira 2016ko urriaren 15a baino lehen eta euskaraz edota gazteleraz sailkatuko dira.

Debako Udalak Deba 100 hitzetan III. literatur lehiaketarako oinarriak argitaratu ditu, Cárdenas fundazioaren laguntzarekin. Edonork har dezake parte euskaraz zein gazteleraz, idatzi beharreko gaia Debako Santa Katalina izanik. Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izango eta turismo bulegoan entregatu beharko dira, paperean edo euskarri informatikoan, 2016ko urriaren 15a baino lehen.

Bi sari egongo dira hizkuntza bakoitzeko; 500 euro eta 200 eurokoak, hurrenez hurren. Kultura zinegotziak izendaturiko epaimahaia arduratuko da sarituak zein diren erabakitzeaz.

Aurkezten diren lan guztiak Debako Udalaren eta Cárdenas Fundazioaren eskuetan geratuko dira, baita hauen erreprodukzio eta hedapen eskubideak ere.

Lehiaketarako oinarriak ikusteko egin klik hemen.