Debako Udalak kontrol sistema berria jarri du martxan Astillero kalearen amaieran eta zeharbideko semaforoetan

2018ko ekainaren 8aDebako Udalak kontrol sistema berria jarri du martxan Astillero kalearen amaieran eta zeharbideko semaforoetan

Matrikulak irakurtzeko kamera-sistema bitartez, Astilleroko oinezkoen gunera sartzen diren ibilgailuak kontrolatuko ditu Udalak. Era berean, zeharbideko semaforo gorriei kaso ez egiteagatiko arau hausteak ere kontrolatuko dira. Kontrol sistema berria gaur, ekainaren 8an, jarriko da indarrean.

Debako Udalak kontrol sistema berria prestatu du, Astillero kalearen amaieran sortuko den oinezkoen gunerako. Sistema hori gaur bertan, ekainaren 8an, jarriko dute martxan; eta oinezkoen gunera sartzen diren ibilgailuak kontrolatzeko erabiliko da, matrikulak irakurtzeko kameren bitartez.

Hortaz, baimena duten ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira Astillero kalearen amaierako oinezkoen gunean. Izan ere, auzokideren bat baimenik gabe sartuz gero (ezinbesteko arrazoiengatik), udaltzaingoan arrazoitu beharko du 24 orduko epean, zigor espedienterik sortzea nahi ez badu, behintzat.

Bestalde, Udalak jakinarazi nahi du irudiak hartzeko kontrol sistema erabiliko dela zeharbideko semaforo gorriei kasu ez egiteagatik sortutako arauhausteak kontrolatzeko.