Debako Udalaren 2016 ekitaldiko ondare eta aurrekontuei buruzko ikuskaritza txostena, aldekoa salbuespenekin

2017ko azaroaren 27aDebako Udalaren 2016 ekitaldiko ondare eta aurrekontuei buruzko ikuskaritza txostena, aldekoa salbuespenekin

BETEAN enpresa arduratu da Debako Udalaren 2016 ekitaldiko ondare eta aurrekontuei buruzko auditoria txostena idazteaz. Lanaren emaitza aldekoa izan da salbuespenekin.

2015. urte bukaeran, Debako Udalak ikuskaritza prozesua jarri zuen martxan herritarrei zin egindako gardentasuna bermatzeko helburuarekin. Ordutik, urtero kontratatu du auditoria zerbitzua eta aurtengoa Udalaren ondare eta aurrekontuei buruzko hirugarren txostena dugu.

BETEAN enpresa arduratu da Udalaren 2016 ekitaldiko aurrekontu-egoera ikuskatzeaz; eta horrekin batera, 2016ko abenduaren 31ko datan ondare-egoera balantzearen eta ekonomia eta ondare emaitzen kontuaren analisi txostena ere egin du.

2016an onartutako aurrekontuen likidaziotik ondorioztatzen da ekitaldiko aurrekontuaren emaitza eta gastu orokorretarako diruzaintzako soberakina 617.768,11€ eta 2.047.312,89€-koa direla, hurrenez hurren.

Burututako lanen emaitza gisa igortzen den auditoreen iritzian barneratutako ondorioei dagokienez, hainbat doikuntza eta zuzenketa proposatu dituzte salbuespen gisa. Hala eta guztiz ere, lan honen emaitza aldeko auditoria txosten bat izan da salbuespenekin; hau da, ikuskatutako aurrekontuek, alderdi esanguratsu guztietan, Debako Udalaren 2016ko ekitaldiko ondarearen eta emaitzaren irudi fidela erakusten dute.

Bestalde, auditoria txostenak hobekuntzarako hainbat aholku dakartza eta Udala hauek aztertzen ari da, datozen ekitaldietan kontutan har ditzan.

Auditoria txosten osoa eskuragarri egongo da lotura honetan, baita beraren bertsio laburtua ere.