Ediktua: Zabor-bilketari buruzko zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 2an zabalduko da

2024ko martxoaren 19aEdiktua: Zabor-bilketari buruzko zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 2an zabalduko da

2024ko apirilaren 2tik maiatzaren 10ra arteko epealdian, biak barne, 2024ko 1. Hirubilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo martxoaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2024ko apirilaren 24an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira otsailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Apirilaren 19a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu  kalea 1, behea.  

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituiko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da,  Udal Dirubilketa Zerbitzura.

Deba, 2024ko martxoaren 19a.- Alazne Txurruka Allika, alkatea