Egitarau zabala Debarren Egunerako

2017ko maiatzaren 16aEgitarau zabala Debarren Egunerako

Tarinok maiatzaren hirugarren igandean ospatzen dugu geure eguna: Debarren Eguna. Aurten, hilaren 21ean izango da egun handia, baina berau ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira maiatzaren 19 eta 21a bitarte.

Debarren Eguneko egitaraua ostiral honetan jarriko da martxan, eta igandera arte luzatuko da. Ekintza ugari izango dira asteburu osoan zehar, eta herritar guztiak irtengo dira kalera jardunaldi hauez gozatzera. Musika, zezenak, sokatira, erraldoiak eta dantzak izango dira, besteak beste, adin guztietako debarrentzako eta bisitarientzako.

Musikak emango dio hasiera egitarauari. Hasteko, Kalean Kantuz arituko da kaleak musikaz girotuz. Debako Musika Bandak eta Jazz laukoteak kontzertua eskainiko digute Elizan eguna amaitzeko.

Larunbatean, berriz, XXV. Haur Margo Lehiaketa ospatuko da goizean zehar. Banda gazteak eta Debako gaiteroek girotuko dituzte kaleak eguerdian eta arratsaldean Euskadiko Sokatira txapelketaren finala egingo da Kalbeton zumardian. Horren ondoren, umeentzat entzierroa egingo da gurditxodun zezenekin.

Hala eta guztiz ere, Debarren Egunak igandean izango du bere jardunaldi handia. Diana, entzierroa, meza nagusia San Roke ermitan, erraldoien konpartsen desfilea eta alardea, eta Gure Kai dantza taldearen aurreskua izango ditugu, besteren artean.

Egitaraua

Maiatzak 19, ostirala:

    • 19:00etan: Kalean Kantuz

    • 22:00etan: Debako Bandaren kontzertua Elizan Jazz laukotearekin.

Maiatzak 20, larunbata:

    • 9:30-10:30: Haur margo lehiaketarako izen-ematea udaletxe azpian

    • 13:00ean: Kalejira Banda Gaztea eta Debako gaiteroekin

    • 17:30ean: Euskadiko Sokatira txapelketaren finala Kalbeton zumardian

    • 18:00etan: Umeentzat entzierroa: gurditxodun zezenen I. kontzentrazioa

    • 20:00etan: Kalejira Debako Bandarekin

    • 23:30ean: Erromeria Foruen plazan Gaubela taldearekin

Maiatzak 21, igandea:

    • 8:00etan: Diana Lizarrako gaiteroekin

    • 9:00etan: entzierroa eta ondoren sokamuturra

    • 11:00etan: Meza nagusia eta ezpata-dantza San Roke ermitan. Ondoren, herriko elkarteek eskainitako salda eta txorizoa

    • 11:45ean: erraldoien konpartsen desfilea: Javier Bozal, Bergara, Iruñea Donibane, Noain eta Deba.

    • 13:00ean: Gure Kai dantza taldearen eskutik aurreskua

    • 17:00etan: Haur margo lehiaketako sari banaketa Kultur Elkartean

    • 18:00etan: erraldoien alardea Plaza Zaharrean

    • 19:00etan: erromeria Foruen plazan Gaubela taldearekin