Ekaingo haitzuloa munduko edozein bazterretatik bisitatzeko aukera

2016ko azaroaren 7aEkaingo haitzuloa munduko edozein bazterretatik bisitatzeko aukera

Eusko Jaurlaritzak Madpixel enpresari enkargatu dion Ekaingo haitzuloaren barnealdeko gigapixel digitalizazio-proiektua estatuan egin den lehena izan da. Irudien bereizmen altuak, margoetara hurbildu eta hauek orain arte ez bezala ikusteko aukera ematen du. Lan hori guztia herritarren esku jarriko da orain, web bertsioaren bitartez, bai eta mugikorrerako aplikazio berri baten bidez ere.