Emakumeen Nazioarteko Eguna
2018ko martxoaren 2aUdalak argitaratu du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekitaldien egitaraua. Gaur hasi eta datorren hilaren 11ra bitarte, askotariko ekintzak izango ditugu herrian; betiere, emakumeon eskubideak aldarrikatu eta berdintasunaren alde borrokatzeko.
Urtero bezala, Debako Udaleko Berdintasun sailak, herriko beste hainbat eragile eta talderekin batera, askotariko ekintzak antolatu ditu martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko egunaren baitan: amantalak zintzilikatu eta dantzatzeko ekitaldia, antzerki emanaldia, kontzentrazioa eta ipuin kontaketak, kasu.
Aurtengo ekitaldien artean, Emakumeok* planto greba feminista da nabarmentzekoa. Deban ere bat egin nahi baitugu Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu duen M8 Greba feministarekin: Deban ere Emakumeok* planto! Greba deialdi hau ez da enplegu esparrura soilik mugatzen, baizik eta beste hiru esparruetara ere zabaltzen da: etxeko eta zaintza lanetara, hezkuntzara eta kontsumo esparrura.
Udalak martxoaren 8a dela eta antolatu diren ekitaldi eta ekintzetan modu aktiboan parte hartzeko dei egiten die Debako herritarrei.
Egitaraua 2018
-
Martxoak 2, ostirala: FRIDA, helduentzako antzerki emanaldia. 20:00etan, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.
Rosa Martínez - Alcocer. Iris Teatroa.
-
Martxoak 8, osteguna: kontzentrazioa Deban ere Emakumeok * planto lelopean. 19:00etan, Foruen plazan.
-
Zure amantala zintzilikatu eta dantzatzera irten. 15:00etan, Foruen plazan.
Antolatzailea: Luzaro ikastetxea.
-
Martxoak 11, igandea: haurrentzako berdintasunaren inguruko ipuin-kontaketak, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.
-
17:00etan: 3-7 urte bitartekoentzat
-
18:00etan: 7-12 urte bitartekoentzat
Ipuin kontalariak: Debako kontalariak.
Egitarau osoa ikusteko, klikatu hemen.