Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

2016ko azaroaren 14aEmakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Urtero bezalaxe, Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” (azaroaren 25aren) inguruan hainbat ekimen antolatu ditu. Ekintza hauen helburu nagusia Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.

Aurten ere, Deban Indarkeria Matxista ekidite aldera, azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu dira Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatze aldera.

Nahiz eta "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna" hilaren 25ean ospatu, Debako Udaleko berdintasun sailak, Dunamis elkartearekin elkarlanean, bi astetako egitarau zabala antolatu du: dokumentalak, Beldur Barik lehiaketa, agerraldia, antzerki emanaldia ...

Ekimen honen bidez, Udalak Debako herritarrak ANIMATZEN ditu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan, Dunamis elkartearekin batera antolatu dituen ekintzetan parte hartzera.

Egitaraua

  • Azaroak 14, astelehena

Él nunca me pego”: Indarkeria psikologikoa maitasun erromantikoaren eremuan inguruko dokumentala eta eztabaida. 18:15ean Agirre jauregiko Ispiluen gelan.

Dinamizatzailea: Irantzu Varela Urrestizala dokumentalaren zuzendaria eta egilea eta Faktoria Lila taldeko kidea.

  • Azaroak 20, igandea

BELDUR BARIK” TOPAKETA ´16. Beldur barik lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta ondoren luncha. 18:00etan, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.

  • Azaroak 25, ostirala

*Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia. 19:00etan Foruen Plazan.

*Helduentzako antzerki emanaldia: “Sex o no Sex”. Virginia Imaz (Oihulari Klown). 20:00etan, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.