Euskal Jaia 2015: Kartel Lehiaketa

2015ko ekainaren 26aEuskal Jaia 2015: Kartel Lehiaketa

OINARRIAK

 

  • Kartelak derrigorrez eta soilik testu hau izan beharko du:

EUSKAL JAIA 2015 DEBA

 

  • Partaideak bertokoak izan behar dira.

  • Kartelen neurria gutxi gorabehera 50 x 65 zentimetrokoa izango da. Formatuak nahitaez bertikala izan beharko du.

  • Teknika librea izango da.

  • Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.

  • Aurten hiru sari banatuko dira:

    1. Saria: 150 euro

    2. Saria: 100 euro

    3. Saria: 50euro

  • Kartelak ekainaren 22, 23, 29 eta 30ean (bi astelehen eta asteartetan) jasoko ditugu Zuhatza Euskara Elkartearen lokalean (Ifar kalea 12an). Arratsaldeko 18:30etik 20:00etara.

  • Kartel irabazlea botoen bidez aukeratuko da, erakusketa batean.

  • Kartel irabazlea ZUHATZA Euskara Elkartearen esku geratzen da, kaleratzeko eskubidea izango duelarik.

 

Zuhatza Euskara Elkartea