Euskal Jaia 2017

2017ko irailaren 22aEuskal Jaia 2017

Badator Euskal Jaia Debara! Beste urtebetez, Zuhatza Euskara Elkarteak eta Debako Udalak denon gustukoa izatea espero den egitarau zabala prestatu dute egun honetarako. Beraz, har ditzagun baserritar jantziak eta atera gaitezen kalera Debako jai giroaz gozatzera!

Iraileko azken larunbatean, hilaren 30ean, ospatuko da Deban Euskal Jaia. Zuhatza Euskara Elkarteak Debako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen eguna da hau eta herriko kaleak girotuko dituzten hainbat ekintza izango ditugu goizean goizetik gauerdiraino, betiere, euskara eta euskal kultura oinarri hartuta.

Egitaraua: irailak 30, larunbata

  • 10:00etan: taloak

  • 12:30ean: Gure-kai dantza taldea eta Musika Eskolako dantzariak eta dultzaineroak kalez kale.

  • 13:00ean: musika, dantzak ...

  • 14:30ean: VII. Marmitako lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek marmitako plater bat aurkeztu beharko dute. Parte-hartzaileek (taldeko 5) sagardoa dohain izango dute. ANIMATU!!

  • 15:00etan: bazkari herrikoia Aldats pilotalekuan. 700 pertsonentzat lekua egongo da. Bazkalostea Ostolaza eta Narbaiza trikitilariek girotuko dute.

  • 20:00etan: erromeria Basajaun taldearekin.

  • 23:00etan: erromeria Basajaun taldearekin.

VII. Marmitako lehiaketa

Zuhatza Euskara Elkarteak marmitako lehiaketa antolatu du Euskal Jaiaren egunerako. Lehiaketaren zazpigarren edizio honetan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da turismo bulegoan. Izena emateko epea irailaren 28an (osteguna) bukatuko da. Egunean bertan, marmitakoa Plaza Zaharrean prestatuko da. Horretarako, goizeko 10:00etan antolakuntzak mahaiak ezarriko ditu bertan. Gainontzeko material guztia partehartzaileek beraiek eraman beharko dute (sua, kazuelak, atuna, patata …) eta 14:30erako prestatu duten marmitako platera toki berean aurkeztu. Aurten lehiaketara aurkeztu diren talde bakoitzeko bost kidek sagardoa doan izango dute herri bazkarian, edalontziak emango baitzaizkie. Sari banaketa, azkenik, bazkal ostean egingo da Aldats pilotalekuan.

Bazkari herrikoia

Bazkari herrikoia beste behin Aldats pilotalekuan izango da. Bertan 700 lagunentzako tokia egongo da. Platerak eta mahai-tresnak antolakuntzak jarriko ditu baina norberak bere bazkaria eraman beharko du. Txotx edalontzia salduko da bost euroren truke eta sagardoa nahi beste izango da. Kafea eta kopak hartzeko aukera eskainiko du Zuhatza Euskara Elkarteak. Hori bai, gunea txukundu eta jasotzea guztion ardura izango da!!

Oharra

Bolondresak behar dira egun honetan honako ekintza hauek burutzeko:

  • 9:30ean mahaiak jarri eta antolatzeko. Kuadrila bakoitzetik kide bat hurbiltzea eskatzen da. 11:30etik aurrera soilik hartu ahal izango da lekua bazkarian.

  • Txotx-a antolatu, kafea eta kopak zerbitzatu … Txosnan bi turno egingo dira (14:00-16:00 eta 16:00-18:30).

Laguntzeko prest baldin bazaude, zoaz irailaren 25ean (astelehena), 19:00etan, Zuhatza elkartearen bulegoan egingo den batzarrera. Bestela, deitu 943 19 13 83 telefono zenbakira edo idatzi koordinatzailea@zuhatza.com helbidera.

Guztion parte-hartzeaz, Euskal Jaia aurrera!!