Ezagutu Deba: Kalez-Kale Ibilbidea

2013ko azaroaren 13aEzagutu Deba: Kalez-Kale Ibilbidea

Herriko plazetan informazio panel ikusgarriak jarri berri dira. Panel hauen bitartez gure herriko historia eta ondarea ezagutzeko aukera izango dugu.

Bai debarroi eta bai kanpotik datozenei ere herriko bisita egiteko proposamen bat izan nahi du egitasmo honek, hori dela eta panelak euskaraz eta gaztelaniaz ez ezik frantsesez eta ingelesez  ere daude.  6 panel jarri dira herriko zenbait kale eta plazatan:

  • Debako hiribildua
  • Deba eta balea
  • Deba eta harria
  • Santa Maria eliza
  • Agirre Jauregia
  • Itziarko Santutegia

Egitasmo hau burutzeko Debako Udalak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntza izan du. Hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko laguntza hauen bitartez hiri-ingurune erakargarri eta lehiakorrak sortu  eta hiri-ingurune horietan jarduten duten dendei balio erantsia eman nahi zaie.

 Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen: kalez-kale