Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura

2014ko apirilaren 30aGorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura

Debabo berdintasun zerbitzuak hurrengo astean Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den tailerbat antolatu du. Izena ez baduzu eman eta interesatua egonez gero jarri zaitez harremanetan,605748579 telefono zenbakira deituz, edo berdintasuna@deba.net helbidera mezu bat bidaliz.

 Eskainiko den tailerra:

GORPUTZ MUGIMENDUTIK NORBERE BARNERA ETA MUNDURA

Maiatzak 10, larunbata, 11:30tatik 13:00tara

Dantza Mugimendu Terapeuta: Uxue Pascual Esnaola

Agirre Jauregiko dantza gelan

Deban bizi diren emakumeei dantza eta gorputz espresioa gune bat eskaintzean datza, bakoitzaren gorputz eta mugimenduan murgilduz eta aldi berean taldeko esperientzia bizitzeko aukera emanez.

Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den tailer honek integraziorako esperientzia bat bilatzen du, sentsazio fisikoekiko kontaktu progresibo bat, ahaztutako gorputzaren eta gogamenaren arteko konexioa, mugimendu eta emozioaren artekoa, norbere bizitzaren ardura hartzeko tresna, bizitzako arlo ezberdinetan autonomia garatzeko, gorputzera barneratuz eta gorputzetik pasaz. Espazio bat eskaintzen da non mugimendu eta dantzaren bitartez norberaren limite eta gaitasunen kontzientzia hartzea bultzatzen den, hau ahalduntze prozesuan lehen pausu izango delarik.