GOZATUZ aisialdi berria

2015ko ekainaren 25aGOZATUZ aisialdi berria

Udalak, Mogel eta Zubi guraso elkarteekin elkarlanean, datorren ikasturterako aisialdiko eskaintza egin du bigarren urtez. Lehendabiziko edizioko jardueren balorazio egin ondoren, datorren urterako hobekuntzak eta eskaintza berriak sartu ditu. Jarduera horiek LHko 5. mailatik gorako herritar guztientzat dira, nahiz eta, noski, gero, adinaren araberako taldekaketak egingo diren.

Aisialdiko jarduera hauen guztien helburuak anitzak dira: norberaren ezagutza areagotzea, autoestimua sendotzea, disziplina desberdinetan oinarrizko ezagutzak barneratzea… izan litezke horietako batzuk baina garrantzitsuena da, hori guztia talde lanean eta giro jatorrean bideratzea. Prozesuan emaitzan baino arreta handiagoa jarriko duen aisialdia da proposatzen duguna.

Izena emateko azken eguna ekainaren 30a da. Eskoletako idazkaritzan, udaletxeko harrera bulegoan edo liburutegian egin ahal izango da.

Matrikula orria lortu nahi izanez gero, egin klik hemen.