Hasi da jolasa! "BEGIRADAK" topaketarako literatur piezak abian dira

2014ko irailaren 5aHasi da jolasa! "BEGIRADAK" topaketarako literatur piezak abian dira

Irailaren 5ean Plaza Zaharreko iturri ondoan egingo den "Begiradak" topaketarako zenbait irudi sortu dituzte 5 herritarrek eta orain, irudi horiek inspiratuta, literatur pieza bana egingo dute beste 15 herritarrek.

Hasi da Jolasa! Datorren irailaren 5ean "Begiradak" topaketa egingo da Plaza Zaharreko iturrian eta saio honetarako lanak prestatzen hasi dira iada zenbait herritar. Nere Oria, Nora Mugartza, Kauldi Iriondo, Aitor Oñederra eta Joseba Etxeberriak gai oso desberdinak planteatzen dituzten 5 irudi sortu dituzte teknika diferenteak erabiliz.Orain, irudi hauek iradokitzen dienaren arabera, beste 15 herritarrek literatur pieza txiki bana idatziko dute; bertsoa, prosa, hitz-hotsa, olerkia... irudimena askea da eta sortzaileak martxan dira!

Irudi guztiak ikusteko eta piezak entzuteko Plaza Zaharreko iturri ondoan egingo da topaketa, irailaren 5ean, gaueko 22:00etan.