HEMEN DA UDA KIROLA 2017 PROGRAMA

2017ko ekainaren 17aHEMEN DA UDA KIROLA 2017 PROGRAMA

Uda Kirola 2017 programa prest da etxeko txikienen gozamenerako. Surf, body board, piraguismo eta xake ikastaroen eskaintza zabala prestatu du udal kirol zerbitzuak aurtengo udarako. Izen-ematea turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.

Urtero bezalaxe, hemen dira aurten ere Uda Kirola programaren baitan antolatzen diren kirol ikastaroak. Uda honetan zehar etxeko txikienek uretan gauzatzen diren hainbat kirol praktikatu ahal izango dituzte; hala nola, surfa, body boarda eta piraguismoa. Xake ikastaroa ere izango dugu abuztuan.

Ikastaroek bost eguneko iraupena izan ohi dute; astelehenetik ostiralera bitartean. Lehen txandak ekainaren 26an hasiko dira eta abuztuaren amaierara bitartean asteko ikastaroak izango dira. Ikastaroen inguruko informazio guztia izen-emate orriarekin batera aurki dezakezue.

 

  • Surfa (8-16 urte bitartekoentzat):

    • Hiru txanda: 10:00-11:30, 11:30-13:00 eta 17:00-18:30

    • Prezioa: 30 €

    • Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua: 5

    • Beharrezkoa igerian jakitea

  • Body board (6-16 urte bitartekoentzat):

    • Bi txanda: 10:30-12:00 eta 12:00-13:30

    • Prezioa: 30 €

    • Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua: 5

    • Beharrezkoa igerian jakitea

  • Piraguismoa (11-16 urte bitartekoentzat):

    • Bi txanda: 16:30-18:00 eta 18:00-19:30

    • Prezioa: 33 €

    • Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua: 4

  • Piraguismoa (16 urtetik gorakoentzat):

    • Prezioa: 53 €

    • Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua: 4

  • Xakea (14 urtetik beherakoentzat):

    • Noiz: abuztuak 7-11

    • Ordutegia: 16:30-18:00

Izen-ematea turismo bulegoan egin beharko da. Horretarako, izen-emate orria dagokion bezala bete eta bertan azaltzen den kontuan egindako transferentziaren ordainagiriarekin batera hemen entregatzea beharrezkoa izango da. Izena emateko epea datorren asteazkenean, ekainaren 14an, hasiko da Debako haurrentzat. Kanpokoen kasurako, aldiz, astebete beranduago, hilaren 19an, hain zuzen ere.  Izen emate orria:   http://www.deba.eus/eu/udala/udalaren-egitura-eta-sailak/kirola-eta-gazteria/udakirola.pdf

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.

Oharra: emailez edo telefonoz jasotzen ditugun eskaerak kontuan hartzen ditugu; baina lehentasuna eman ohi diegu bulegora hurbiltzen direnei.

Krossfit, arrauna eta zumba

Ekintza hauek udal kiroldegian egingo dira uztailean soilik

  • Krossfit eta arrauna (15-18 urte bitartekoentzat):

    • Astelehena, asteazkena eta ostirala

    • Ordutegia: 11:00 – 12:00

    • Prezioa: 25 €

  • Zumba (12-18 urte bitartekoentzat):

    • Asteartea eta osteguna

    • Ordutegia: 11:00-12:00

    • Prezioa: 18

 

Udan Futbola

Kirol zerbitzuak antolatzen dituen ikastaroez gain, Amaikak Bat Kirol Elkarteak ere bere udalekuak antolatzen ditu. Aurtengo uztailean zehar 2005, 2006, 2007 eta 2008an jaiotako haurrek izango dute futbolaz gozatzeko aukera.

Ikastaro honen iraupena hilabetekoa da; hau da, lau astetan zehar 8 saio izango dituzte animatzen diren haurrek. Izen-emateak Turismo bulegoan egingo dira  ekainaren 23a bitartean. Ikastaro honen prezioa 50 €-koa da eta hemen ordaindu beharko da izena ematen den une berean.

Informazio bilera gurasoekin: Ekainak 27 an, 19:00 etan Kultur Elkartean izango da.