HITZEN DANTZA, LIBURUAREN EGUNA DEBAN

2014ko apirilaren 25aHITZEN DANTZA, LIBURUAREN EGUNA DEBAN

Liburuaren eguna ospatzeko asmoz Debako Udalak, Ostolaza Udal liburutegiak eta Kultur Elkarteak egitarau xume baina interesgarria antolatu dute datorren asterako. Hitzei, dantzak eta musikak lagunduko die, herriko hainbat talderen partehartze eta laguntzari esker. Ekintza hauekin literatura sustatu eta irakurzaletasunari bultzada bat eman nahi zio, herritarrengana hurbildu eta partehartzea ere bilatuz.

Apirilaren 28an Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan arratsaldeko 7etan  JOSE LUIS ALBIZUK bere esperientziatik abiatuta idatzi duen “Bajo la montaña : los servicios médicos en tiempos de guerra en las Comunidades de Población en Resistencia de Ixcán, Guatemala” liburua aurkeztuko du.

Apirilaren 29an, Kultur Elkarteko liburutegian POESIA DANTZAN izango dugu, herritarrok partehatzeko aukera polit askoa. Arratsaldeko 7etan, edonork, edozein hizkuntzetan poesia edo testu laburra irakurriz. Kulunkan dantza taldeak ere, dantzaren bidez hiru poesia aurkeztuko dizkigu.

Eta bukatzeko apirilaren 30ean arratsaldeko 7etan  “Deba ehun hitzetan” lehiaketako lan batzurekin irakurketa musikatua izango dugu eta tarteka Deba Musikaleko ikasle eta irakasleek ere musika jarriko dute.