Hondakinak biltzeko sistema berria ezarriko da Deban

2016/11/23
Hondakinak jasotzeko edukiontzi bidezko sistema berria ezarriko da abenduan. Edukiontzi horiek zabaltzeko beharrezkoa da txartel elektronikoa. Udalak hainbat hitzaldi emango ditu sistema berri honen inguruan eta datorren egunotan material banaketa egingo da.
Abenduan zehar jarriko da martxan hondakinak biltzeko sistema berria. Edukiontzi bidezko sistema hau aurrera eramateko, Deban eta Itziarko herrigunean BI EDUKIONTZI BERRI jarriko dira. Bat marroi kolorekoa, materia organikoa jasotzeko, eta bestea grisa, errefusa (birziklatu ezin daitekeen hondakina) jasotzeko. Landagunean edukiontzi grisa bakarrik jarriko da. Bi edukiontzi berri hauek irekitzeko ezinbestekoa izango da txartel elektronikoa erabiltzea, ondorioz bizilagun guztiek pertsonalizatuta egongo den txartel hori eskuratu beharko dute. Sistema berri honen helburua % 60ko birziklatze-tasa gainditzea izango da, gaur egungo % 30ekoa nabarmenki hobetuz.

Sistema berriaren ezarpenak bi fase izango ditu. Lehena informazio kanpaina bat izango da. Horretarako, Udalak herritarrei zuzenduriko hainbat hitzaldi antolatu ditu:

Bigarren fasean, birziklapen egoki baterako beharrezkoa den materiala dohainik banatuko da herritarren artean. Hala nola,  txartel elektronikoa, birziklatze gida eta hondakin organikoak bereizteko behar den materiala (10 litroko kuboa eta poltsa konpostagarriak). Banaketa hau egikaritzeko Debako Udalak informazio bulego berezi bat zabalduko du Aldats pilotalekuaren ondoko biltegian. Itziarren, aldiz, udal bulegoan (Burugorrin) banatuko da materiala. Bulego hauek jarraian agertzen den ordutegian egongo dira zabalik:

Zalantzaren bat izanez gero, deitu doako telefono zenbaki honetara: 900 102 716