Ibar Oihar erakusketa Deban
2016ko urriaren 2aDebara ere iritsi da Ibar Oihar: Deba arroan eginiko soinu- eta kultura-ikerketa herritarren eskura jartzen duen modulu-erakusketa. Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak sustatutako egitasmo hau AudioLab kolektiboak garatu du, 2015ean zehar Deba ibarrean eginiko landa-lan baten bidez. Erakusketa honek pilatutako material eta erregistro esanguratsuenak biltzen ditu eta Debako Udaletxeko sarreran egongo da hilaren 20ra arte.