Irailaren 24an III. Flysch beltza igeriketa zeharkaldia ospatuko da Mutriku eta Deba artean

2016ko irailaren 17aIrailaren 24an III. Flysch beltza igeriketa zeharkaldia ospatuko da Mutriku eta Deba artean

Aurreko bi urteetan bezalaxe, Eibarko Urbat Igeriketa Kirol elkarteak Flysch beltza igeri zeharkaldi bikoitza antolatu du irailaren azken larunbaterako. Kirol proba honen hirugarren edizio hau hilaren 24an ospatuko da eta izena kirolprobak.com helbidean eman beharko da irailaren 22a baino lehen.

Eibarko Urbat igeriketa kirol elkarteak antolatzen duen III. Flysch beltza da hau. Aurtengoan irailaren 24an ospatuko da ekitaldia. Kirol proba honek Mutriku eta Deba artean igeri egitean datza, baina irteera puntua ezberdina izan daiteke bi igeri zeharkaldi ezberdin egiteko aukera eskaintzen baitzaie interesatuei; proba luzea (6500 m) edo proba laburra (3000m). Hortik bere izena, III. Flysch beltza igeri zeharkaldi bikoitza. Proba luzearen irteera goizeko 10:30ean egingo da Saturrango hondartzatik (Mutriku); proba laburraren irteera puntua, aldiz, Mutrikuko portua izango da eta partehartzaileak goizeko 11:30ean irtengo dira bertatik. Helmuga, bi zeharkaldien kasurako, Debako hondartza izango da.

Txapela eta txipa egunean bertan eskuratu ahal izango dira Debako hondartzan goizeko 8etatik aurrera. Horretarako, beharrezkoa izango da NANa erakustea. Ondoren, antolakuntzak autobusak jarriko ditu partehartzaileak probaren irteera punturaino eramateko. Neopreno jantzia derrigorrezkoa izango da proba luzea egin behar dutenentzat; laburraren kasurako, berriz, hautazkoa.

Izen-ematea ezberdina izango da egin nahi den probaren arabera:

  • Saturraran-Deba 6.500 m txip alkilatua: 33 €

  • Saturraran-Deba 6.500 m norberaren txipa: 30 €

  • Mutriku-Deba 3.000 m norberaren txipa: 20 €

  • Mutriku-Deba 3.000 m txip alkilatua: 23 €

Igeriketa zeharkaldi honetan parte hartzeko interesa duen orok (betiere, 1936/01/01 eta 2002/12/31 artean jaiotakoa bada) kirolprobak.com helbidean eman beharko du izena irailaren 22a bitartean (20:00).

Informazio gehiagorako kontaktatu Eibarko Urbat Igeriketa Kirol Elkartearekin 661977352 telefonoan edo flyschbeltzatrabesia@gmail.com helbide elektronikoan.