Irakurketa Klub berria Ostolaza udal liburutegian

2018/02/22
Saioak hilean behin izango dira, eta Yolanda Arrieta idazleak gidatuko ditu. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute; eta horretarako, aurrez izena eman beharko dute.

Datorren otsailaren 28an, asteazkenez, Irakurketa Kluba abiatuko da Deban. Ekimena bakarkako irakurketa taldean partekatzeko helburuarekin sortu du Udalak, eta Yolanda Arrieta idazleak gidatuko dituen saioak hilean behin egingo dira Ostolaza udal liburutegian. Hilabete batean euskarazko liburua landuko da, eta hurrengoan, aldiz, gaztelaniaz irakurritakoa.

Ikasturte honetan honako izenburu hauek landuko dira, adierazitako datatan:

  • Otsailak 28: Jenisjoplin. Uxue Alberdi. (Susa, 2017).

  • Martxoak 21: Un hijo. Alejandro Palomas. (La Galera, 2015).

  • Apirilak 25: Bihotz handiegia. Eider Rodriguez. (Susa, 2017).

  • Maiatzak 30: Buda en el ático. Julie Otsuka. (Duomo, 2012).

Irakurketa Klubean parte hartu nahi duenak –beti ere, 16 urtetik gora baditu-, aurrez izena eman beharko du liburutegian. Saioak hilean behin izango dira, asteazkenetan, Ostolaza udal liburutegian, eta ordu eta erdi iraungo dute (19:00etatik 20:30era). Partaide bakoitzak bere kontura lortu beharko du saio bakoitzean landuko den liburua.